Friday, June 11, 2010

Michael phelps

Michael Fred Phelps (Baltimore, Maryland, 1985eko ekainaren 30a) errekor mundialak dituen igerilari estatubatuarra da. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezko eta bi brontzezko. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, 1980tik Alexander Dityatin kirolariak duena.
Michaelen irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.
Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek duen Joko Olinpiar batetan zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari da. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan errekor mundial berriak ezarriz.



Wikipediaik hartua: Michael Phelps


No comments:

Post a Comment