Friday, June 11, 2010

Ian Thorpe

Ian Thorpe edo "Thorpedo" (Sydney, 1982ko urriaren 13a-) igerilari australiarra da.
2000ko Olinpiar Jokoetan, Sydney jaioterrian, bost urrezko domina lortu zituen, australiar batek inoiz lortutako kopururik handiena. Halaber, 2001ean Munduko Txapelketa batean sei urrezko domina eskuratzen lehenengo pertsona bilakatu zen.

Wikipediatik haruta

Informazio gehiagorako (gazteleraz):Ian Thorpe


Michael phelps

Michael Fred Phelps (Baltimore, Maryland, 1985eko ekainaren 30a) errekor mundialak dituen igerilari estatubatuarra da. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezko eta bi brontzezko. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, 1980tik Alexander Dityatin kirolariak duena.
Michaelen irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.
Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek duen Joko Olinpiar batetan zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari da. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan errekor mundial berriak ezarriz.



Wikipediaik hartua: Michael Phelps


Thursday, June 10, 2010

Bizkar

Bizkarreko estiloa buruz gora egiten da eta krawl bezala egiten da.
Hemen utziko dizuegu argazkiren eta konpetizio bateko bideo bat.







Tximeleta

Tximeleta estiloa bi besoak batera bueltak ematen egon behar dira eta buruz behera egiten da, baina hankak ere batera joan behar dira.

Oranitxe ikusiko dugu Michael Phelps-en argazkia eta bideoa, 200 tximeletan zelan eskuratzen duen munduko errekorra. Gur egungo munduko tximeletari onena da Michael Phelps.




Wednesday, June 9, 2010

Bular

Bular-igeriketa estiloa buruz behera egiten da eta bi besoak lerrokatuta izanik hankekin batera ostikadak eman behar dira.

oragingo honetan argazki pare bat aurkeztuko ditut eta woman world champions-eko bideoa 200 bularretan.










Monday, June 7, 2010

Crawl

Hemen daukagu crawl-aren adibide on bat non Ian Thrope 200 libreko seriea irabazten dau Atenaseko finalean, eta bere argazki bat.



Estiloak

Estilo mota asko daude, eta horietako batzuk hauek dira: Krawl (estilo librea), bizkarrekoa, tximeleta eta bular-igeriketa.

Bular-igeriketa estiloa buruz behera egiten da eta bi besoak lerrokatuta izanik hankekin batera ostikadak eman behar dira. Tximeleta estiloa bi besoak batera bueltak ematen egon behar dira eta buruz behera egiten da. Bizkarreko estiloa buruz gora egiten da eta krawl bat bezala egiten da

Estilo guztiak batera ere egin ahal dira estiloko serietan, 100 x, 200x, 400x, 800x



Igeriketa

Igeriketa izaki bizidunek urlekuetan, hau da itsaso, ibai zein igerilekuetan praktikatzen duten jarduera da eta lurra ukitu gabe uretik mugitzean datza. Igeriketa aisialdiko jarduera eta kirol lehiakorra dugu. Horretaz gain, kirol olinpikoa ere bada.

Wikipediatik hartua, Igeriketa